NOR GARA?
Campo & Ochandiano giza baliabideen arloko aholkularitza konpainia independentea da, 1994an sortua, eta bereziki espezializatuta dago zuzendariak, erdi mailako agintariak eta profesional kualifikatuak bilatzeko, erakartzeko eta hautatzeko prozesuetan."
Gure taldeak errotik ezagutzen ditu enpresa eta erakundeak eta lanbide profilak sektore bakoitzean: industria, ingeniaritza, energia, banka, aseguruak, kontsumoa, handizkako banaketa, osasungintza, bioteknologia, zerbitzuak, garraioa, komunikazioa, aisia eta kultura, Administrazio publikoa, eta abar.
Informazio adierazgarria sortu eta prozesatzen buru-belarri diharduen talde bat dugu. Horri esker, etengabe egokitzen gatzaizkie bezeroaren beharrei, eta pertsonak aztertzeko metodologia eta sistemarik aurreratuenak erabiltzen ditugu.
Campo & Ochandiano aitzindari izan zen, Euskadin, sari bat irabaztea ekarri zigun web baten bidez hautatze prozesuen metodologia eta sistemak digitalizatzen. Era berean, etengabe bilakatzen ari den datu base bat erabiltzen dugu, eta horri esker urte hauetan guztietan gure zerbitzuen kalitatea hobetu dugu.
BEZEROAK
Gure enpresak eta darabiltzagun lan metodoek konfiantza eta identifikazioa eragiten dute. Horregatik, bezeroek lankidetza egonkor eta iraunkorra izaten dute gurekin.
Gure konpainiaren sinesgarritasunak eta ospeak bermatzen dute exekutiborik eta profesionalik hoberenengana heltzen dela.
ZERBITZUAK
Campo & Ochandianoren espezialitate dira gai hauek:
- Zuzendaritzako kideak bilatu, erakarri eta hautatzea.
- Erdi mailako agintariak eta profesional gaituak bilatu, erakarri eta hautatzea.
- Gazte talentudunak identifikatu eta hautatzeko proiektuak.
- Hautatze proiektu masiboak.
- Barne promozioak.
- Assessment center.
- Proiektu integralak.
- Neurrira eginiko soldata azterketak.
- Zuzendaritza taldeak ebaluatzea.
- Interim Management.
- Kontseilari independenteak bilatzea.
HELBURUAK
Gure helburua da, aholkulari garen aldetik, enpresetako zuzendaritzari laguntzea, arlo bakoitzean merkatuko zuzendari eta profesionalik onenak aurkitu, erakarri, kontratatu eta hautatzeko lanetan; eta enpresaren interesak pertsonek lanbidean dituzten kezka eta nahiekin bat etor daitezen lortzea."
Gogotik saiatzen gara ekiten diogun proiektu bakoitzean balio bereizgarriak eskaintzen, betiere zuzentasunik, konfidentzialtasunik eta kalitaterik handienaz arituz. Bezeroekin eta profesionalekin ditugun harremanetan, ardura etikorik gorena dugu gidari.
El equipo de Campo & Ochandianoko taldeak bere gain hartua du bezeroentzat eta hautagaientzat arrakasta bilatzeko ardura.
Bezeroekiko eta profesionalekiko harremanetan, hauek dira gure oinarriak:
- Bezeroarekin:haren korporazio kulturarekin eta interesekin bat egitea, eta gure emaitzen eragiletzat zerbitzu bokazioa hartzea. Kalitatea, gure lanaren arrakasta eta gure konpainiaren etorkizuna bermatzen dituen helburu nagusietako bat.
- Profesionalekin: jasotako informazioa tratatzean, konfidentzialtasunez aritzea, eta lanaz aldatzea eragiten dugunean betiere arduraz jokatzea.
Gure konpainiak konfidentzialtasunik handiena bermatzen du jasotako informazioaren tratamenduan, Datu Pertsonalak Babesteko Legeari (15/1999 Legea, abenduaren 13koa) jarraituz.